|
HTGK'10-aren 3 Jardunaldi hauek HegoBit aldea-k parte hartzen duen 2 lankidetza proiektuak zabaltzeko eta laguntzeko ekimenen artean kokatzen dira: Integración psicodidáctica y social de TIC en barrios marginales de la ciudad de Puebla (México) eta Inclusión educativa en Guayaquil (Ecuador). Jardunaldi hauek 2 proiektu hauek oinarritzat dituzten unitateak edo bit-en inguruan hausnarketa egitea dute helburu: hezkuntza eta garapenerako, hezkuntza eta IKT, lankidetza eta IKT, unibertsitatea eta garapenareako lankidetza. Beraz jardunaldi hauetan hezkuntza birtualan (bereziki unibertsitate eta ertaineko ikasketa mailan) eta garapenerako lankidetzan egindako esperientzia zehatzak jaso nahi ditugu.
Garapenerako lankidetza arloak harreman estua (historikoki, sozaialki...) du hezkuntzarekin. Berez, hezkuntza da kooperazioaren ezinbesteko gakoa. Hau da, garapenerako kooperazio ekintzak zilegitasuna izateko, helburu duten agenteak ezagupena bereganatzea eta gizaki autonomoak bihurtzea lortu beharko lukete. Hezkuntza eta lankidetza arteko harreman honen ondorioz, Garapenerako Hezkuntza (GH) delako disziplina formalagoa ere garatu da azken urteoetan.
Bestealdetik, azken hamarkadan garapenarako lankidetza arloan eragileen ohiko jardueretan(proiektuen diseinu, indartzea eta ekoizpeneko prosezuetan) IKT-en integrazioak interes handia sortu du.
Honen ondorioz, esperientzia ugari ditugu non indarrean dauden lankidetza ekintzen emaitzak hobetzeaz gain ekintzarako arlo berriak irekitzen direla IKT-en apliakzioari esker
Antzeko zerbait esan dezakegu hezkuntza alor osoari buruz non arrakasta gehiago ala gutxiagoarekin IKT-en zabalkuntza egiten ari baita. Horrela, IKT-en integrazioa behar bezala egiteko asmoz martxan jarria izan den "Eskola 2.0" delako proiektuaren atalean gaude. Dena delako, eta garapenaren kooperazio arloan gertatzen den lez, praktika onak eta eskarmentu handia daukagu hezkuntza arloan.
|