II Jornadas EDTC //// HGTK II Jardunaldiak

Thursday, 09 de September de 2010

Presentación arrow Euskaraz
Thursday, 09 de September de 2010
Euskaraz
Aurkezpena
Bidegurutzeak
Egitasmoa
Gon2datuak
Izena eman
Komunikazioa bidali
Komunikazioak irakurri
Irudi-bilduma
Jardunaldi Ebaluazioa
Ziurtagiriak
Antolatzaileak
HegoBit Aldea
CONCYTEP
Birtualari emaiozu pisua


Parte hartu !!!

Noticias Coop/TIC/Univ
Aurkezpena PDF Imprimir E-Mail

Image II. Jardunaldi hauek HegoBit Aldeak Pueblan (Mexiko) aurrera eramaten ari den "Unibertsitate Pedagogiko Nazional - Unitate 211-ko Campus Birtualaren zabakultza" kooperazio proiektuaren berri emateko ekintzen artean kokatzen dira. Beraz jardunaldien helburua izango da proiektu honek ardatzat hartzen dituen 3 arloak abipuntua harturik, horien inguruan hausnarketa sorzaraztea. Hau da: Garapenerako kooperazioa eta Unibertsitatea, Kooperazioa eta IKT eta Hezkuntza eta IKT.

Aldi berean, jardunaldi hauetan CONCYTEP-ek (Consejo de Ciencia y Tecnologia del Estado de Puebla, Mexiko) sortutako Teknologia, Garapena eta Kooperaziorako Bulegoaren berri emateko aukera izango da.


IKT-en presentzia gure eguneroko bizitzan erabat erreala da. Bere agerpena eta eragina beste edozein ezagupen arlo edota giza-eskuhartze eremuetara ere ailegatzen da. Izan ere, Garapenaren kooperazioa eta Hezkuntza arloak edo eremuak errealitate honen bi adibide ezinhobeak dira. Bietan, egoera honek eta IKT eta beste arlo hauen artean sortzen diren bidegurutzeak erronka berriak planteiatzen dizkie biei.

Lehenengoz, entitate publiko (bereziki Unibertsitatea) eta pribatuari esker (bankua, aurreki kutxak, kooperatibak...) gero eta gehiago dira garapenerako kooperazioan eskura dauden baliabideak. Horrela, unibertsitatearen kasuan, publiko nahiz pribatu, arlo honi eskeinitako baliabideak biderkatu dira, bai bulegoak sortuz bai gradu ondoko edota espezializaziorako kurtsoak eskeiniz. Kurtso hauek Garapenerako Kooperazioa ikasgaitzat hartzen dute ala unibertsitate arteko kooperazioaren marko barruan ematen dira askotan.

Bigarrenez, eta Marchesi-k (2007) adierazten duenez, "IKT gizarte eta ekonomia modernoak garatzeko orduan  oinarrizko gako bihurtzen dira. Eta honek izugarrizko ondorioak ekartzen dizkio hezkuntzari, alegia. Hala ere, IKT eskoletan sartzea ez da prosezu lineala eta erraza. Ez da nahikoa ordenadoreak ikastetxeetara bidaltzea baizik eta eskolaren egoera, ikasleen inguru sozial eta familiarra aprendizaia eta ebaluazioa metodoak, indarrean dauden proiektuak, baliabide teknikoa eta irakasleen konpetentziak kontuan hartu behar dira.

Hirugarrenez, XXI mende honek, Informazio eta Ezagupen Gizartean gaudelarik eta honen ondorioak kontuan hartuta, Nazioarteko Kooperazioa eguneratzeko erronkaren aurrean jartzen du.  Hau dela eta, herrien garapena eta gizon eta emakumeen guztien berdintasuna bultzatu nahi badugu  eskuhartzerako eduki edota bestelako proiektu eta helburuak gauzatzeko baliabide instrumental bihurtzen dira komunikaziorako bide berri hauek.

Horrela, IKT Milaurtearren Garapen Helburuak betetzeko tresna egokia direla uste dugu. Dakizunez, egitasmoa honek txirotasuna eta ezberdintasuna ekonomiko zein soziala gainditzeko munduko nazio guztien arteko akordioa jasotzen du.

Zentzu honetan 2 dira aipatzen diren helburu nagusiak. Lehendabizikoa, garapenerako mundu osoko agentzia bultzatzea eta bigarrenengoa, sektore pribatuarekin elkarlanean IKT-k eskeintzen dituzten abantailak eedota etekinak erabiltzea.

Izan ere, Acevedo-k (2004) dioenez, "IKT-ak  garapenerako garrantzitsuak dira informazioa maneiatzeko tresna ezinhobeak direlako...Beraz, IKT-ak giza-garapenean izan hal duen  eraginkortasuna garapenaren prosezu eta parte hartzen duten agenteentzat informazioaren balioan bilatu behar da" 

Hau da, IKT-en balioa garrantsitzua da garapenerako eta ondorioz garapen prosezuetan nola txertatu behar den galderari erantzun behar diogu. Beraz, garaepnerako kooperaziok garapen prosezuak elikatzeko eta bultzatzeko balio badu, IKT-en erabilpen hobeagoak prosezu horien eraginkortasuna ere ekarriko du.

Laburbilduz, ...

 
II Jornadas EDTC
Babesleak
Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
Caja Vital Kutxa
UPV/EHU
Electra Vitoria
Caja Vital Kutxa
BUAP
VIEP
UPN

CIDIR (Araba)
© 2010 II Jornadas EDTC //// HGTK II Jardunaldiak
Joomla! es Software Libre distribuido bajo licencia GNU/GPL.